leire ugalde blanco
(Bilbo 1974). Musika arloko prestakuntza du, hain zuzen, pianista-prestakuntza. Isabel Bernalekin batera, Bilboko “Neskaixe” liburu-denda feminista eta kulturgunea zabaldu zuen 1998an.
Gerora, hainbat lan erakutsi ditu eta ekimen ugaritan hartu du parte: T-festa, Club Le larraskito, Bosteko erakusketa, Ertibil, Mrb inprobisazio-jardunaldiak Artelekun, Eskutzik Hitzak mintegiak, Azala gunea… Horietan instalazio txikiak, performanceak, bideoak, irakurraldiak edota argazkiak erakutsi ditu. Itziar Barrioren eta Elena Aitzkoaren lanetan ere hartu du parte.
Bere lanean hasteko unea aztertzen du, besteak beste. Leku horretan gelditzea, abandonatze-espazioei bidea ematea.