Leire Vergara
Komisarioa eta Bulegoa z/b ekimeneko kidea da. Hainbat ziklo eta erakusketatan komisario-lanak egin ditu, honako hauetan besteak beste: “Dispositivos del tocar: Imaginación curatorial en los tiempos de las fronteras expandidas”, Trankat, Tetuan (2015); “El contrato” (Beatriz Cavia, Isabel de Naverán eta Miren Jaiorekin batera), Azkuna Zentroa, Bilbo; “La forma y el querer-decir”, Musac, Leon (2012-2014); eta “Materiality” (Ines Moreira, Arne Hendriks eta Aneta Szylakekin batera), Alternativa Wyspa Institute, Gdansk (2012). Rekalde Aretoko komisario nagusi gisa lan egin du Bilbon (2006-2009), baita Donostiako D.A.E.ko zuzendarikide gisa ere (Peio Aguirrerekin) (2002-2005). Arte- eta kultura-aldizkari eta artista-katalogoetarako idazten du. Doktoregaia da Curatorial/Knowledge-n, Goldsmiths College, University of London.