Lide Billelabeitia Uriarte
Lide Billelabeitia Uriarte (Mungia-2001) Arte Ederretan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikus-entzunezko formetatik, eskulturatik eta argazkigintzatik lan egiten du. Bere lanek paisaiaren nozioa aztertzen dute, materialtasunei arreta berezia eskaintzen dieten prozesu dekonstruktibo eta performatiboetatik abiatuta. Erein lana Ikasiker bekarekin garatu zuen (2020/21), eta Ertibil-2022 erakusketarako eta Feministaldia kultura feministaren jaialdirako hautatu zuten. Tabakaleran (Donostia) eta Artium Museoan (Gasteiz) proiektatu zen. 2023an Moving Artist programaren barruan Kurdistanen arte egoitzarako hautatu zuten. 2024an Çiyayên Dur filma Zinebi (Bilbo) eta InfinitoSuper8 (Buenos Aires) jaialdietan eta MACBAko (Bartzelona) tailer batean proiektatu zen.