maider lópez

Donostia, 1975.  Maider López Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta masterduna Londresko Chelsea College of Art eskolan. Egun, espazio publikoan eta arkitekturan esku hartuz jorratzen du bere lana.  Erakusketa ugari egin ditu estatuan nahiz nazioartean. Baten batzuk aipatze aldera: Veneziako 51. Bienalen, 2005ean; Sharjah Biennialen, 2009an; Istanbulgo 13. Bienalen, 2013an; edota New Orleanseko Prospect 4an, 2017an. Horretaz gain, hainbat proiektu egin ditu espazio publikoan, hala nola Ataskoa, 2005ean; Polder Cup (Skor eta Witte de With, Holandan); Eclats (Pompidou-Metz Zentroan), 2010ean; edota Mountain (Lower Austria Contemporaryn), 2013an. Banakako erakusketak ere egin ditu: besteak beste,  1645 Tizas, Madrilgo Mataderon, 2016an; eta Desplazamiento, Koldo Mitxelenan eta Vigoko Marcon, 2015ean.