Maite Aizpurua
Horman Poster eta Metrokoadroka kolektiboetan eta proiektu propioetan (“Erresistentzia arazo fisikoa da”, 2019) egin du lan sortzaile, zuzendari, interprete eta pedagogo gisa. Bost urtetan iraupen luzeko 6 antzezlanetan, 5 bitartekaritza proiektutan eta beste hainbat proiektu eszenikotan hartu du parte. Arte Dramatikoko Goi Mailako Tituluduna (Dantzerti), Soziologian Lizentziatua (EHU-UPV) eta Giza eta Kultur Antropologian lizentziatua (EHU-UPV). Gaztetatik gizarte mugimenduetan eta eta kultura parte hartzailearekin erlazionatutako proiektuetan aritu da. Egun EHAZEn jarduten du lanean hainbat proiektu gidatuz. Honetaz gain, 2023an bere lehen literatura lana idatzi eta argitaratu du, Esnatze basa, Geuretik Sortuak egitasmoaren bekaduna izanik. 2024an Infinitudrama antzerki plataforma sortzen du eta 2025ko udazkenean estreinatuko diren Adarbakarra eta Promesarik txikiena lan eszenikoak izango dira lehen fruitua.