Maite Alonso Cuadrado
Donostia,1981
Ikertzailea eta komisario independentea da. Giza Zientzia eta Komunikazioan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan Erakusketa Espazioen Diseinu Masterra. Ikus-entzuneko arloko praktika artistiko kolaboratiboen gaineko jarduera kuratorialetan du interesa. AZPIko kidea da 2018az geroztik, lankidetza ikerketetan oinarritutako proposamenak antolatu ditu bertan. ATEA erakusketa-programan koordinazio lanak egiten ditu.