maite garbayo
Iruñea, 1980. Artearen Historiako doktoregoa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Cuerpos que aparecen: performance y feminismos en el tardofranquismo (2014) (“Agertzen diren gorputzak: performancea eta feminismoak Frankismoaren azken urteetan”) tesiarekin. Artearen Historiako masterra egin zuen UNAMen eta Artearen Historiako lizentzia, berriz, Euskal Herriko Unibertsitatean. Hainbat erakunde publiko eta pribatutan irakasle aritu da. Arte-kritikari gisa ere egin du lan eta argitalpenak ditu aldizkari espezializatuen eta erakusketetako katalogoetan. 2012tik, Pipa aldizkariko editorea da; argitalpen hori arte garaikidean, teoria kritikoan eta feminismoetan berezituta dago. 2014tik, Red de Conceptualismos del Sur sareko kidea izan da. Gaur egun, doktorego ondokoa egiten ari da UNAMeko Ikerketa Estetikoen Institutuan, Intersubjetividad y transferencia: hacia una estética de lo incalculable… (“Intersubjektibitatea eta transferentzia: zenbatezinaren estetika baten bila…”) proiektuarekin.
Bere ikerketen erdigunea teoria feministen, arte garaikidearen eta ikusizko kulturaren arteko bidegurutzeak izan dira, arreta berezia jarririk performanceari, gorputzari eta performatibitateari.