Maite González Martínez
Maite Gonzalez Martinez (Oiartzun, 1995). Arte Ederretan graduatua, Pintura masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Beatriz Setienek zuzendutako APP-PAP Arte Performatiboen Programan parte hartu du. Gaur egun, erregistro eta dokumentazio arloko beka bat garatzen ari da Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan.
Ibilbidean zehar, egonaldi artistikoak egin ditu CCA Glasgow eta Hospitalfield zentroetan, baita Celestino Cuevas egonaldi-programan ere. Bere lana hainbat erakusketa kolektibotan ikusi ahal izan da, hala nola Argi urdin arrosa laranja eta Keak (lur hartu) du proiektuetan; baita Auritz Iñurrietarekin batera osatutako Ni naiz kariño ta zu zare maitia bikote-erakusketan ere.
Duela gutxi, Iñigo Villafranca Apesteguiak komisariatutako Strong back, soft front lana aurkeztu du; proiektu horren parte da Flipbook, 200 aleko lehen tiraldian argitaratutako argitalpena.