Mar Torre
Denbora pertsonalak eta kontingentzia faktore garrantzitsuak dira Marren obretan. Elementu horiek baldintzatu egiten dute bere jardun artistikoa. Mugikorra bezalako eguneroko baliabide bat erabilita, erregistroak hartu eta DIN A4 eta DIN A3 formatuetan inprimatzen ditu fotokopietan, eta tolesdura geometrikoen eta gainezarpenen bidez narratiba bat osatzen du horrela. Horietan, materialaren interbentziorik txikiena ere gaira bideratzen da. Lan-prozesu horretan agertzen denari buruz sarritan jarduten du gogoetan.