marc navarro
Marc Navarro Fornós komisarioa eta idazlea da. Komunikabide batzuetan argitaratu du, esaterako El Estado Mental eta ADESK aldizkarietan, eta haren testuak hainbat katalogotan erantsi dira: Lubricán, Julia Spínolarena (CA2M, Móstoles, 2018); Generación 2018 (La Casa Encendida, Madril, 2018); I can only tell you a few things about what happened, David Mutiloarena (La Capella, Bartzelona, 2018); eta Talk Trouble, Claudia Pagès-ena (La Capella, Bartzelona, 2018). 2014an, El martell sense maestre (Maisurik gabeko mailua) erakusketaren komisarioa izan zen Can Felipa zentro zibikoan (Bartzelona). 2019/2020 denboraldian, Joan Miró Fundazioaren Espai 13 aretoaren programazioaren komisario arduraduna izango da.