maría ibarretxe
Bilbo, 1977
Artista bisual eta eszeniko hau ikus-entzunezkoen sorkuntzaren, soinu-instalazioen eta koreografiaren artean mugitzen da. 2002an, Alaitz Arenzanarekin batera, Sra Polaroiska kolektiboa sortu zuen, eta sari hauek lortu ditu: sormenezko jardueraren Gure Artea saria (2017) Ertibil saria (2012), Madrilgo Koreografia Lehiaketako saria (2012) eta INJUVE saria (2003). Azkuna Zentroa artista elkartuak dira (2019-2021).Paraleloan, Koen de Preterrekin kolaboratzen du Belgikan, Renate Keerdekin Estonian eta Miriam Sedaccarekin Japonian.
2014az geroztik, dolu-egoerari buruz hausnartzen duen proiektu/prozesu bat garatzen du Belgikan, Hego Korean, Ingalaterran, Japonian eta Euskadin. Azken kapitulua Bilboarteko Fundazioaren 2021eko «Soplo. Arnasketa saiakerak» erakusketaren barruan saritu dute.
2021-2020 urteetan, Dantza Bilaka Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen eta ADDEk koordinatzen duen programaren batzorde artistikoan egon da