Mawa Ordúñez
(Madril, 1986)
Artista eta ikerlaria. Arte Ederretan Lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, eta doktorego tesia garatzen ari da gaur egun, honako gaia garatuz: “Gramatika monumental berri bat artetik eta gai sozialetatik”. Bitartekaritzarekin, komisariotzarekin eta irakaskuntzarekin uztartzen du bere jardun artistikoa, eta irakasle gonbidatua da bi masterretan: Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa (UPV/EHU) eta Arte eta Kultura Garaikidearen Teoria eta Praktika (Azkuna Zentroa – UPV/EHU).
Historiatik, memoriatik eta testuingurutik abiatzen da bere lana, arte publiko proiektuak garatuz, eta gure ohiko ingurunea itxuratzen duten geruza historikoekiko begirada kritikoa piztea bilatuz. Taldekako erakusketetan parte hartu izan du, Bilboko Guggenheim Museoan, Leongo MUSACen eta Cerezales Fundazioan, National Gallery of Jordan-en (Ammán), PARADISE