miguel a. garcía

Miguel A. Garcia (aka Xedh) artista Bilbon bizi da, eta musika esperimentalaren eta soinu-artearen eremuan egiten du lan. Emanaldi ugari eskaini ditu Europan, Amerikan eta Asian, bai bakarka, bai taldean. Artista askorekin aritu da lankidetzan, hala estudioan nola zuzeneko emanaldietan, eta ehun disko baino gehiagotan azaldu da.

Aldi berean, ekitaldiak antolatu eta kuradore-lanak egiten ditu. Hala, Le Larraskito Klubaren sortzaile da, Zarata Fest jaialdiaren zuzendari, eta Azkuna Zentroko “Hotsetan” zikloaren koordinatzaileetako bat. Horiek guztiak musika ausartak eta antzeko diziplinak zabaltzeko plataformak dira.
 

www.xedh.org

Zarata Fest-en aurkezpenaren bideoa (2016-12-01ean Azkuna Zentroan, eremuaken 2016ko jardunaldien barruan).