mikel onandia

Mikel Onandia (Durango, 1983) Artearen Historia eta Musika saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Filosofian lizentziaduna eta Artearen Historian lizentziadun eta doktorea da (EHU). Arte Garaikidearen Analisia graduondokoa egin du Bartzelonako Unibertsitatean eta Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak masterra EHUn. Era berean, aipamenak eta ikerketa-bekak jaso ditu.  Kolaboratzaile eta kritikaria da zenbait komunikabidetan, eta baita erakusketen komisarioa ere. Liburuak, artikuluak eta testu kritikoak ere argitaratu ditu, batez ere arte moderno eta garaikideari buruzkoak eta arte-bildumazaletasunaren ingurukoak.