miriam inza
Urretxu, 1995.
Sorkuntza eta Diseinuan graduatu zen (EHU 2017) eta EHUko Ikerketa eta Sormena Artean Masterra egin zuen (2018). Norbaiti axola zaio hori? Komunikazio-ekintzak interesatzen zaizkit, baita horietan praktika plastikoetatik interferitzeko modua ere. Beste bizitza batean inprimatzailea izango nintzatekeen, baina honetan tesi bat egitea aukeratu dut.