modelos operativos abiertos (MOA)
Modelos Operativos Abiertos (MOA) lantaldea Alberto Diez Gomezek eta Mar Dominguez Quijadak osatzen dute. 2014an sortu zen, lanerako bateratasun, bultzada eta erresistentziako gune gisa. Hain zuzen, MOA EHUko Arte Ikerkuntzako eta Sorkuntzako masterrean sortu eta gerora sendotu zen, Bilboko Alhondigako erakustaretoan, El Contrato erakusketarekin.
Interes komuneko postulatu jakin batzuk oinarri hartuta eratu zen taldea: arterako hurbilketa, arte-eremu garaikidean planteatzen diren alderdiak eta arazoak aintzat hartuta; eta erakusketa-guneetan, artearen eta hezkuntzaren prozeduretan eta ekoizpen-ideian inplizituak diren esanahien eta konbentzioen berregituraketa. Martxan jarri dugun lan egiteko moduan ohiko magnitudeetatik kanpo gelditu dira denborak, espazioak eta errentagarritasuna. Ondorioz, artean egiten dugun lana objektu artistikoen ekoizpenetik urrundu da.