mutur beltz elkartea
Mutur Beltz Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte agroekologikoa, artistikoa eta kulturala da, ardi karrantzarra sustatzeko; gaur egun galzorian dagoen espezie bat da, artzain ofizioa bera bezala. Bizkaiko Karrantza Haraneko tokiko ekimen honen bidez, agroekologiak, praktika artistikoak eta diseinuak jakintza horien galerari erantzun nahi diote.
Ardi baten marrazkiaren laguntzaz, Mutur Beltz elkarteak bere jarduteko printzipio ezberdinak eta lortu beharreko helburuak egituratu ditu. Buruan, abiapuntuko balioak egongo lirateke: zaintzea, sortzea, parte hartzea, etab. Bestalde, lau hankak egongo lirateke, bakoitza sail desberdintzat hartuta: ARTEA, ARTILEA, ESNEA eta HARAGIA. Lau atal, ikuspegi holistiko batetik abiatuta lan egiteko. Bakoitzak bere interesak gainerakoekin gurutzatzen dituela ulertuta, osotasun bat osatuz. Alde horretatik, bizi onaren filosofia bultzatu nahi dugu. Apustu politiko horrek ondasun komuna eta erantzukizun soziala bilatzen ditu, ama naturarekin duen harremanetik abiatuta.
Mutur Beltz proiektua 2015. urtean sortu zen. Joseba Edesaren eta Laurita Silesen bizi-proiektu txiki bat izan zen hasieran.