nader koochaki

Nader Koochaki (1983, Donostia) soziologian lizentziatua da eta 2008 urtetik artearen alorrean garatu du bere lana. Bideoaren, argazkiaren eta soinuaren alorrean ekarpen nabarmenak egin ditu. Argitalpen forma jarrai baten gaiarekin kezkaturik, edizioaren inguruko gogoeta eta praktikek baldintzatu dituzte bere azken lanak. Artista desberdinekin egindako kolaborazio lanak ere aipagarriak dira bere jardunean. Tractora artisten kooperatibako kidea da eta -zko argitaletxearen sortzailea Vicente Vazquez eta Usue Arrietarekin batera.