nadia barkate
Bilbo, 1980.
Nadia Barkate artista da. Bere praktikak marrazketa, eskultura eta idazketa jorratzen ditu. Batez ere, lehenarekin lotzen da, material sentikorra eta batzuetan hipersentikorra balitz bezala, eguneroko ekintza eta zeharkatzen gaituzten intentsitateen berri eman dezakeena. Kontzientziaren korrontean jartzen du konfiantza esperientzia pertsonalaren neurtzaile gisa. Narratibatik, poesiatik, teoriatik, psikologiatik eta teknikatik ateratako xehetasun puntualak interesatzen zaizkio, horiek bereiztean enfasi handiegia jarri gabe. Horrela, irudi mitikoen multzo zurruna eraikitzen du, denbora propioa eta erresistentea ezartzen dutenak, deszifratua baina ez interpretatua izan nahi duena.
Honako espazio hauetan erakutsi ditu bere lanak: Pragako Litost Galleryn; Bartzelonako Bombón Projectsen; Munsterreko Westfalischer Kunstvereinen; Bilboko Arte Ederren Museoan; Donostiako Tabakaleran, Bartzelonako Ethallen, Bilboko Alhondigan, Bilboko Carreas Múgican, Berlingo Altes Finanzamten, Gasteizko Montehermoson, Oloteko Espai 01en eta beste batzuetan.