Nazario Díaz

Linares, 1985. Arte performatiboen eremuan egiten du lan, eta arreta jartzen du gorputzaren, begiradaren eta idazketaren artean sortutako tentsioan. Azken urteotan ikaskuntza kolektiboko hainbat testuingurutan parte hartu du, hala nola Praktika Eszenikoko eta Kultura Bisualeko Masterra (Madril, 2016-2017), PICA (Azala, Gasteiz, 2018-2019), Gonbidapena (Bilbo, 2019-2020) edo PACAP5 (Forum Dança, Lisboa, 2021-2022). Bertan, dantza eta ikusizko arteen arloko metodologia eta tresnak partekatzen ditu. Gaur egun, Conversation pieces lana sortzen ari da, koreografia-arloarekin zerikusiaduten soinu-gaiei buruzko ikerketa, Metal performers soinu-kolektiboarekin eta Isaak Erdoiza euskal koreograforekin batera. “Otro borrado a través de la insistencia” ere prestatzen ari da Arte Performatiboetan Sortzeko Programa Aurreratuaren esparruan Forum Dança-rako (Lisboa), João Fiadeirok komisariatua. Esperientzia horien ondorioz sortu dira “Fuego verde” (BAD Bilbao, 2021) eta “amanecer alto cielo” (Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, 2024) piezak.