nazario díaz

Linares, 1985. Batez ere, arte performatiboen arloan jarduten du, gorputzaren, begiradaren eta idazketaren arteko tentsioan arreta jarriz. Ikaskuntzako zenbait testuinguru kolektibotan hartu du parte, hala nola Praktika Eszenikoko eta Kultura Bisualeko Masterrean (Madril, 2016-2017) eta Arte Performatiboetan Sortzeko Programa Aurreratuan (Forum Dança, Lisboa, 2021-2022). Gaur egun, Lisboa eta Bilbo artean bizi da.