nerea de diego
Arte Ederretako doktorea da UPV/EHUn. Eskultura du abiapuntu bere obrak eta marrazkia, argazkigintza, bideoa, instalazioa eta esku-hartzearen bidez garatzen da. Gainera, hezkuntzan eta kultura-kudeaketan egiten du lan. Egonaldiak eta erakusketak egin ditu Austrian, Txinan, Mexikon, Frantzian, Nafarroako museoan, Oteiza museoan, Huarte zentroan, Artium museoan eta Bilbaoarten. Nafarroako museoko Ni, denetan okerrena erakusketan parte hartu du, bai eta Artiumeko First Thought besten edo Oteiza museoko la traslación de la miradan ere, besteak beste.