nestor basterretxea
Ibilbide luzeko artista, orotariko diziplina eta adierazpen formak landu zituena, hala nola marrazketa, pintura, zinea, diseinu industriala, eskultura, collagea, fotomuntaia, kartelgintza eta abar. Haren ekoizpen lan urduriak, oparotasun ekonomikoko garai batek lagundurik, obra zabal eta ugaria sortu zuen. Aipatzekoak dira beste artista batzuekin aurrera eraman zituen elkarlan eta egitasmoak.