nokodek

Urte hauetan zehar, 2010ean lehen aldiz gertatu zenetik (Guardetxen, Donostia), Nokodek artista bisual, soinu eta eszenikoak eta publikoaren arteko elkartze momentuak sortu ditu. Irudiari eta hark beste arte batzuekin duen harremanari buruzko gogoetari begira beti, Nokodek proposamen ezezagunak aurkitzeko lekua izan da, eta, batez ere, topaketak eragiteko gunea, bestela nekez gertatuko liratekeenak. Horixe da aurten planteatzen dugun proposamenaren kasua. Nokodek era autogestionatuan antolatu izan du Guardetxeko Banda bat elkarteak. Orain, Nokodek-ek sinergiak sortzeko eta elkartzeko guneak irekitzeko gogo berberarekin jarraitzen du.