oihane iraguen

(1985, Bilbo)

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua EHU-n, Heziketa artistikoan Irakasleen prestakuntza masterra eta Arte teknologiko garaikide eta perfomatiboko masterra gauzatu ditu EHU-n baita ere. Arte ederretan doktorea da eta EHUko irakaslea da Arte Ederretako fakultatean.  Bizkaiko Foru aldundiaren ekoizpen beka jaso zuen (2017),  erakusketa indibiduala izan du Rekalde aretoko kabinete abstraktuan, barriek programan (2019 ). Erakusketa kolektiboak: Okelan, MEM, Ny Space (Manchester), Future Art Prize (2016, Londres), Festival explora, Bread and Butter (Berlin), eta abar. Arte garaikideari buruzko ikerkuntzan zenbait artikulu eta liburu pasarte argitaratu ditu aldizkari eta liburuetan: AusArt, Eusko ikaskuntza, BRAC, Memoriarako Artea, Bideo-Artea bideogintzaren ibilbideak Euskal Herrian.