okela

Okela artistek sortutako eta kudeatutako irabazi asmorik gabeko espazio bat da. 2014ean zabaldu zituen ateak, Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua aktibatu eta artista plastiko eta bisualen arteko harremanak sortzeko asmoz, arte esparru hurbileko hutsuneak  identifikatuz eta egiteko beste modu batzuk sortuz.

Egun Okela kudeatzen duten artistak Izaro Ieregi, Irati Urrestarazu eta Sahatsa Jauregi dira, ibilbide honetan bidelagun ditugun artista konplizeak, kolaboratzaileak eta Okelatarrekin batera.