paula prieto fernández de velasco

(Santander, 1993). Arte Ederrak ikasi zituen EHUn eta Florentziako Arte Ederren Akademian. 2015ean, Kalostra arte eskola esperimentalea hartu zuen parte. Kaleartean (Bilbo) eta Tantín (Santander) aretoetan egin ditu erakusketak, eta taldekako beste batzuetan ere hartu du parte.

Berak egindako azken marrazkietan ez da ez bazterketarik ez zuzenketarik ikusten; agerikoa da oso denbora laburrean eta erabakitasun handiz eginak direla. Berrikitan, murrizketa teknikoak ezartzen hasi da; esaterako, lerrorik ez egitea edo konpasarekin marraztea.

https://paulaprietofernandezdevelasco.wordpress.com/