Puñales
(Bilbo, 1998)
UPV/EHUn Artean graduatua, master bikoitza du: Arte eta Kultura Garaikidearen Teoria eta Praktika batetik (Azkuna Zentroa + UPV/EHU), eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa bestetik (UPV/EHU). Gaur egun, Artearen Ikerketan doktoretza egiten ari da unibertsitate horretan bertan. Dantza-pista topaketarako, erresistentziarako eta irudikapen kolektiborako espaziotzat hartzearen inguruan artikulatzen da bere praktika, dantzan ari den gorputza eta DJaren figura aztertuz. VUTRON kolektiboko kide da, eta sound system-aren erabilera ikertzen du bertan, gorputzaren, soinuaren eta espazioaren pizgarri den tresnatzat hartuz.