raúl domínguez

Barakaldo, 1984. Artista. Arte Ederretan lizentziaduna (EHU). Batez ere marrazketan jarduten du. Banakako erakusketak egin ditu Carreras Mugica erakustaretoan (2016) eta Bilboko Rekalde erakustaretoan (2014), besteak beste. Hainbat arte-proiektutan eta erakusketa kolektibotan hartu du parte; besteak beste, Otzan, Elba Benitez erakustaretoan (2016), First Thought best, Artium museoan (2014), eta Re-ilustrazioa, Cristina Enea fundazioan (2014).