rosa parma
Rosaren lanean marrazkiak, prototipoak eta kamiseten, fanzineen, instalazioen eta esku-hartze berezien edizioak aurkituko ditugu.
Kultura herrikoiaren adierazpenak interesatzen zaizkio, besteak beste, tokian tokiko janzkerak eta graffitia.
Puerta gune independentearen sortzaileetako bat izan zen Rosa. Gune horretan, erakusketak, hezkuntza-lantegiak, zinema esperimentalaren erakustaldiak, jendaurreko aurkezpenak eta eztabaidak antolatu zituzten. Era berean, Laura Fernandezekin batera T-festa zuzentzen du, kamiseta euskarri artistiko gisa proposatzen duen erakundea. T-festak 3 jaialdi antolatu ditu orain arte, eta zenbait artistarekin lankidetzan aritu da.