sahatsa jauregi
Itaparica, Brasil, 1984. EHUn Arte Ederretako lizentzia atera zuenetik, artearen alorrean dihardu. Banakako erakusketak nahiz erakusketa kolektiboak egin ditu, besteak beste Espacio Abisalen (Bilbon), Montehermoso Kulturunean (Gasteizen), Koldo Mitxelena Kulturunean (Donostian) eta CarrerasMugica galerian (Bilbon). Sariak ere eskuratu ditu, hala nola Gipuzkoako Artista Hasiberrientzako Programarena (2013an) eta Ertibil saria (2017an). Egonaldi artistikoak egin ditu Pacific Film Archiven (Berkeleyn, Kalifornian), BilbaoArte fundazioan (Bilbon) eta consonni-n (Bilbon). Erakusketak diseinatu eta antolatu ere egin ditu: Black Is Beltza, Azkuna Zentroan (Bilbon) eta Arts Santa Mònican (Bartzelonan) eta Tirabirak, DSS2016aren esparruan (Donostian).