Samuel Martin Schick
Samuel Martin Schick (Donostia, 1999) Arte Ederretan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ondoren Arte eta Sorkuntzako Ikerketako Masterra egin zuen. Bere praktika nagusiki marrazkiaren inguruan garatzen da, beste izateko modu batzuk entseatzeko aukera ematen duen espazio gisa ulertuta. Desioa erabiltzen du iruditeria berriak eraikitzeko bultzada gisa, ahultasuna eta artifizialtasuna elkarrekin bizi daitezkeen munduak irudikatuz.