sandra cuesta aizkorbe

Arte Ederretan lizentziatu zen UPV/EHUn eta eskulturan espezializatu zen.

Bere jarduera artistikoa eskulturatik abiatzen da, hainbat bitartekok alderik alde zeharkatzen duten ekoizpena bilakatzen den ikuspegi gisa. Egitean jartzen du indarra, eta han keinua jartzen du agerian, aplikatzen duen metodologiaren faseak garden jarrita. Bere lana soinu esperimentalarekin, performancearekin eta bideoarekin lotutako hainbat testuingurutan aurkeztu da. Erakusketak egin berri ditu: Harriak (Bastero Kulturunea), Estudiotik At (Tabakalera), Sedimental (Hendaia, Biarritz), Hotsetan (Azkuna Zentroa), XVII.AMP Markak (Okela). “Demesura” argitaratu du Crystal Mine zigiluarekin. UHIN aldizkariko kolaboratzailea da.