sara berasaluce duque

Gasteiz, 1992

Komisarioa eta artista. Bere ibilbidea arte-hezitzaile eta hezkuntza-jardueren kudeatzaile gisa egin du hainbat museo nazionaletan, hala nola Gasteizko ARTIUM Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan eta Madrilgo Erkidegoko Reina Sofia Museoan, Jantzien Museoan eta Cerralbo Museoan. 2020an Gondra Barandiarán beka eman zioten Bilboko Arte Ederren Museoko Hezkuntza Sailean, eta, horrez gain, Gazte Klik Klak 2020 lehiaketa eta Vitoria-Gasteizko Tetrapack 2021 erakusketa kudeatu zituen. IN SITU ArtFestival jaialdiko komisario ere bada, eta ARTXIBO komisariotza-proiektuan ari da buru belarri.