Snejanka Mihaylova
Snejanka Mihaylova (Sofia, Bulgaria, 1978) performerra eta idazlea da, The Last Books argitaletxearen sortzaileetako bat, eta hainbat programa pedagogikotan irakasle gonbidatua.
Bere ikerketa Thinking-in-assembly kontzeptuaren inguruan garatzen da. Bertan, batzarra ez da eztabaidarako edo adostasunerako espazio gisa ulertzen, baizik eta pentsamendua entzunarazi eta partekatzeko baldintza performatibo gisa.
Bere argitalpenen artean honako hauek nabarmentzen dira: Theatre of Thought (2011), Practical Training in Thinking (2011), Acoustic Thought (2016).
Duela gutxi Ralitza Petrovak zuzendutako Lust filmeko protagonista izan da. Filma Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdiko Forum sailean estreinatu zen 2026an. Urte berean bere lehen eleberria ere argitaratu du: Madrigal (NIKE, Sofia, 2026; The Last Books, Amsterdam).