stefan thut

Stefan Thut konpositore eta biolontxelistak (1968an jaioa, Solothurn-en, Suitzan, bizi eta egiten du lan) Luzernako Kontserbatorioan ikasi zuen (Musikako Lizentziatura), eta Bostongo Unibertsitateko Musika Eskolan (Musikako Masterra). Prozesu eta partitura labur samarretan baina ustekabeko soinu-emaitzak dituztenetan du interesa. Musika-tresna tradizionalez gain, fonografia eta eguneroko bizitzako objektuak ere erabiltzen ditu lan-tresna gisa. Azpimarratu behar da bere obra berrietan kartoia eta papera erabili izan dituela. Obra horietako lehena two strings and boxes (2012) izan zen. Pieza haietan, soinu-pieza estatikoak (musika-tresnak) astiro arrastatzen diren kartoizko kaxekin konbinatzen dira; kaxek espazioa hartu eta durundiaren bideratzaile gisa jarduten dute.

Haren konposizioak musika garaikideko eta esperimentaleko hainbat gune eta jaialditan interpretatu izan dira. Hona hemen zenbait adibide: Kunstraum Düsseldorf (2007, 2013, 2015), Tokioko Kid Ailack Concert Hall (2007, 2009), New Yorkeko Diapason Gallery (2010), Berlingo Umlaut jaialdia (2012, 2014), Oxfordeko Hollywell Music Room (2012), Belgradeko Cinema Rex (2013), Ljubljanako Spanski Borci (2014), San Petersburgeko Gez-21 (2015) eta Solothurneko Säulenhalle Landhaus (2007-2015).

Interprete gisa, konpositore hauek biolontxelo solistarentzat egindako piezak interpretatu ditu: Carlo Inderhees, Jürg Frey, Radu Malfatti, Tim Parkinson, James Saunders, Taku Sugimoto, Taku Unami eta Manfred Werder; Ensemble Indicental Music taldearekin, Berlin, Brusela, Londres eta Zurichen jo du.

Haren partiturak eta haren lanaren grabazioak Edition Wandelweiser argitaletxe eta disko-etxeak argitaratzen ditu. Gainera, disko-etxe hauek ere grabazio horiek ateratzen dituzte: Winds Measure Recordings (Ameriketako Estatu Batuak), Point Engraved Glass (Erresuma Batua), Flexion (Suitza), Rhizome.s (Frantzia-Portugal), Con-v (Espainia), Speculations (Erresuma Batua), Insub (Suitza) eta Intonema (Errusia).