susana talayero
(Bilbo, 1961).
EHUn Arte Ederren ikasketak egin ondoren, Erromara joan zen eta han bizi izan zen 1986tik 1996ra. Hiri horrek eta garai hartako testuinguru artistikoak eragina izan dute bere jardun artistikoan. Pinturaren inguruan osatzen da batik bat jardun hori, eta hainbat proiektu bultzatu ditu, L’ocassione esaterako. Bilbora itzuli zenean, pinturaren eta marrazkiaren jarduna bideo-proiektuetara hedatu izan du tarteka, horietako proiektu batzuk beste artista batzuekin lankidetzan. Honako hauek izan dira bere banakako azken erakusketak: Una certa organizzazione delle cose, AOC F58, Erroma (2017); Cronica inquieta 1986-2016, Bilboko Arte Ederren Museoa (2016); Cabezonas, Carreras Mugica, Bilbo (2014). Lankidetzan egindako bere lanei dagokienez, hor daude esaterako, Historias de la prehistoria, Le Larraskito, Bilbo, eta True in My Body, Tabakalera, Donostia (2016). Duela gutxi, 4 cuadernos proiektu editoriala argitaratu du.