tamara garcia iglesias
Lasarte, 1978
Komisarioa, zinemagile eta ekoizlea. Argentinan eta Euskadin garatu du bere lana. Azken urte hauetan, erakusketa hauen komisario izan da: Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990 (Kutxa Fundazioa); Marcar. Signar. Notar (Cibrian galeria). Eta Bilboko Arte Ederren Museorako egindako IKUSPUNTUAK ikus-entzunezko proiektua. Alicia D’Amico argazkilariaren erakusketa antolatzen ari da Buenos Aireseko Museo Nacional Parque de la Memoria museoan, 2022rako. Orain, zinema- eta komisariotza-proiektuetan ez ezik, ARTXIBOn ari da buru belarri.