taxio ardanaz

Taxio Ardanaz (Iruñea, 1978) Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan. Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, azken urteetan hainbat egoitza-beka eskuratu ditu Kunsthaus Arte Museoan, Bregenz-en, Austrian (2014), BilbaoArten (2013an), Mexikoko Hiriko Arte Bulegoan (2012an) eta Beijingo MA Studion (2009an).

Banakako erakusketak egin ditu Bilbon: Gio Bat (2015ean); Egurre, Errekalde Aretoan (2014an); Mexiko Hirian: Venceremos, Mexikoko Ateneo Españolen (2012an), ¡A pesar de todo!, AN Studion (2011); Madrilen: Luz Perpetua, Raquel Ponce erakustaretoan (2013an), Forlorn Hope, RMS El Espacion (2011); eta Iruñean: Resignados, Zitadelako Bolborategian (2008). Taldekako erakusketen artean azpimarratu egin behar da Gasteizko Artiumen 2008an egindako Entornos Próximos.

Arte-sorkuntzarako beka ugari eta hainbat aintzatespen jaso ditu, hala nola Artista Gazteentzako Iruñeko Lehen Saria (1999) eta Nafarroako Topaketen bigarren Saria (2007). Gainera, aukeratua izan da 2008ko Ertibil arte-erakusketa ibiltarian, Pollençako Arte Plastikoen Nazioarteko Sariketan (2010) eta Palmako Premi Ciutaten (2014), besteak beste.