tripak

Arte Ederretako hiru lizentziadunek (Maite Mugerzak, Marina Suarez Ortiz de Zaratek eta Natalia Suarez Ortiz de Zaratek) eta Musikenen lizentziatutako biolin-jotzaile batek (Andrea Berboisek) osatzen dute taldea, beraien kezkak eszena-formatuan aztertzeko asmoz. “Aitaren Larrua” (2014), “Urruna” (2019) eta “Platea” (oraindik prozesuan) obrak sortu dituzte, hainbat formatutan erakutsi direnak.