txaranga urretabizkaia

Performancearen eta musika esperimentalaren tradizioaren artean kokatutako haize-taldeak berak sortutako piezak aurkezten ditu. Jarraibide erraz batzuetatik abiatuta, konposizio konplexuak eta koreografia dibertigarriak sortzeko gaitasuna erakusten du. Taldearen osaera ez da finkoa eta honako hauek dira partaideak, batzuetan edo besteetan: Luis André, Luis Candaudap, Terri Florido, Jon Mantxi, Fito R. Escudero, Sara Padilla, Unai Requejo, Ibon RG, Myriam Rzm, Fernando Ulzión eta Lars Windgun.