txomin badiola

Bilboko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen Txomin Badiolak (Bilbo, 1957), eta irakasle jardun zen ikastetxe horretan bertan 1982tik 1988ra arte. Londresen (1988-1989) eta New Yorken (1990-1998) bizi izan da. Bi ikasturtez egin zuen lan Donostiako Artelekun (1994, 1997), Ángel Badosekin batera. Oteizaren atzera begirako zenbait erakusketaren komisario izan da, eta haren eskulturaren C.R.-aren egilea. Bartzelonako MACBAn, Bilboko Arte Ederren Museoan (2002), Saint-Étienne Métropoleko Musée d’art modernen (2007) eta MNCARSen (Madril, 2016-2017) egin izan dira haren lanaren atzera begirako erakusketak. Primer Proforma (2010) antolatu zuen, MUSACek eskatuta, Jon Mikel Euba, Sergio Prego eta 15 boluntariorekin batera.