uxue ruiz de arkaute

Arte Ederretako fakultatean (UPV/EHU) graduatu zen. Egonaldia egin zuen Universitatea de Artă și Design din Cluj-Napocan (UAD, Errumania) eta Ikerketa eta Sormena Artean (UPV/EHU) eta Historia del arte Contemporáneo y Cultura Visual (UCM, UAM eta Reina Sofía museoan) masterrak ikasi zituen. Materialarekiko harremanari eta materialaren performatibitateari buruzko hausnarketatik dator bere lana. Ikerketetan eta komisariotzetan parte hartu du eta hainbat galeriatan egin ditu erakusketak: Espacio Vértice (Madril), Monthermoso kulturunea (Vitoria-Gasteiz), Casa de Indias (Puerto de Santa María, Cádiz), Artgia (Vitoria-Gasteiz), Bizkaiko Batzar Nagusiak (Bilbao), ZAS (Vitoria-Gasteiz) besteak beste, eta jarduerak egin edo parte hartu du PlantaAltan (Hablarenarte, Madril), Inmersiones XVIIIn (Gasteiz) eta Sala el Águilan (Madril).