weecolors
Muin gisa marrazketa duela, weecolors-i emotiboaren eta erotikoaren, samurraren eta biolentoaren arteko harremanak elkar gainjartzen diren moduak interesatzen zaizkio. Banakako erakusketak egin ditu leku hauetan: Can Felipa, Bartzelona (2023); Pols, Valentzia (2022); eta Pradera, Madril (2021). Eta erakusketa kolektiboetan ere parte hartu du, hemen (2021-2024): SAC-Centre Cívic Sant Andreu, Bartzelona; Casa Museo Lope de Vega, Madril; Dràcul·la, l’Hospitalet de Llobregat; eta Centre del Carme, Valentzia. Identitate bisualak diseinatu ditu programa hauetarako: Art i Context 2023-2025, IVAM, Valentzia; Curiosas 2024, ACVic Centre d’Arts Contemporànies, Vic; Picnic Sessions 2023, Museo Centro de Arte Dos de Mayo, Móstoles; halaber, egoiliarra izan da Tabakalerako artisten espazioan, Donostian.