xare alvarez berakoetxea

Donostia, 1990. Arte Ederretan lizentziaduna da EHUn eta École Nationale Súpérieure des Beaux-Artsen (Parisen).

Bekak eta sariak jaso ditu berrikitan; esate baterako, TBK-CAC La Synagogue en Delme egonaldi-trukea (Moselan, 2016an), Gipuzkoako Artista Hasiberrientzako Programako ohorezko aipua (2016an), Bilboko Guggenheim museoaren Eginberri beka (2017an) eta Injuve Sorkuntza Gazterako laguntzak (2017an).

Erakusketarik garrantzitsuenak: 15/32, Koldo Mitxelena Kulturunean (Donostian, 2016an); Guéoir, CAC La Synagogueren Atelierrean (Delmen, 2016an), Canon, Bel Ordinaire erakustaretoan (Pauen, 2017an) eta Estudio de un fruto de castaño, Bilboko Guggenheim museoan (2017an).