“Oh, girls just wanna have fun (girls, they wanna, wanna have fun, girls wanna have)”
Cindy Lauper
Testu hau mugimenduan hasi naiz idazten, bizikleta estatiko baten gainean, erreferenteak nahasten dituen ohar-koaderno desordenatu batean. Nire testua dardarka dago, eta hitzak nahasiak ageri dira; batzuk galdu egingo dira. Hitz horiek lerroek osatzen dituzte, egiturak eraikitzeko oinarrizko formek. Linearekiko jolasak patroi, testura, forma eta deformazio ezberdinak sortzeko aukera ematen digu.
Otti Berger 1931 eta 1932 artean Bauhauseko ehungintza-tailerraren arduraduna izan zen ehungintza-artistak zioen ehunak, begi bistakoa izateaz gain, ukigarria izan behar zuela. Bi zentzuen artean independentea izango zen ikusizko testura baten alde egin zuen. Prozesu horretan, ehundutako testuraren intimitatea marjinetatik agertzen da, eta pixkanaka, espazio komun batean, erakustoki batean kokatzen da, non praktikatik abiatuta egitea proposatzen den, daukagunarekin batera korapilatuz, beti besteari begira kokatuz. Erakusketa printzipio moduan aldarrikatuz. Irakurketa-ordena aldatzea, azkenetik hasi eta hasierara itzultzea. Aretoko gailuak bideko eten bat proposatzen du, eta bertan toki komun eta ezberdin batera iristen diren ibaiadarrak elkartzen dira. Sormen-prozesuaren intimitatea publiko bihurtzen da, erakusten da eta jatorriaren loturatik askatzen da, besteekiko harremanean adierazle bihurtzeko, aldi berean kontakizun baten zatia eta osotasuna den paragrafo bat. Zein dira erakusketa baten aurrealdea eta atzealdea? A orrialdea eta b orrialdea, prozesua eta emaitza.
(more…)