mala xena nunca muere

xena2

Jesús Arpal Moya (Jesús Jeletón)

There is a word for rebirth
But it connotes the aftermath

of a sticky death. A body is bound
so it sinks when it drowns

I am unsure that I have enough names
to be something other than what I am

Stillbirth, Yemoja
Logan February

Irailak 20, ekinokzioa.
Eguneko orakulua: Iraunkortasuna, egoteko ekintza.

 Zirkulua hain handia egin da ezen lerro zuzena den. Jarraitutasuna edo aldaketa, nola begiratzen zaion. Harrien gogortasuna eta hauskortasuna. Bi  hilean behin, sugeak bere azala aldatzen du. (more…)

harriak: “profeten kabitu ezina, no hay tierra para tanto profeta”, ekintza eta topaketa eguna

profeten kabitu ezina: bete gabeko profezia baten giro-collagea / collage ambiental de una profecía incumplida

Nerea Ibarzabal Salegi

plaza

Hamaiketarako ordu laurden falta dela heldu naiz. Ez da komeni halakoetara justuegi heltzea. Gogorra litzateke apur bat berandutu eta iturri aurreko bankuan jesarri ohi diren agureetakoren batek esatea: “Ointxe dala bost minitxu pasau da! Bete da profezixie, errebelaziñoie, dana dalakuoi, zu barik! Bai, bai, ointxe bertan izen da, izar uxue, meteoritue. Zorixonez, hamen egon gazen danok aitxu dogu zein dan bizixan zentzune. Lastimie da, gero, zuk entzun ez izena, hain gaztie izenda, eta gu, barretz, hain zaharrak. Zuri gehixa balixo izengo leutsuke oin guk dakigunek, baina, tire. Zer eingotzeu, ba?”. Baina pareko bankuan ez da inor jesarri, eskerrak. Plaza huts-hutsik dago oraindik, abuztuko asteburu bati zor zaion isiltasuna aditzen da urrutitik. Umeek beste norabait eraman dute haien jolasen zalaparta, gure herria mututu ahala beteko ziren kostako herri epelagoak soinuz eta garrasiz. Haritz biren azpian dagoen eserlekuan jesarri naiz hamaiketako kanpaiei itxaroteko. Ezkur erori berriek estaltzen dute lurra, eta txoriak baino ez dira entzuten oraintxe. Txori bi, txandaka. Okina plazaraino sartu da furgonetarekin. Garai batean kotxeen aparkaleku bilakatzen zen orain hain zabala eta hutsa den plaza hau, eta garai are aspaldikoagoren batean hementxe zegoen hiribildurako sarrera nagusietako bat ere, Goiko Portala, Erdi Aroan hesituta baitzegoen Markina, nahiz eta dagoeneko ez dagoen, ez behintzat harriz, bai, agian, bestelako taket eta erromara ikusezinez, herri guztiak bezala. Beti du prezio bat hiribilduan sartzeak. (more…)

paladin

akzidenteak gobernatzearen artea

Iñigo Astiz

Paladin erakusketa zabaldu dute Andoaingo Bastero kulturgunean, arte garaikideari espazio berriak irekitzeko pentsatutako Harriak programaren barruan. Miren Barrena, Leire Lacunza eta Ibon Landaren lanak bildu dituzte, eta bideo proiekzio bat ere antolatu dute abenduaren lehenerako.

“Bat-batean pieza berriak nituen”. Deskubrimendu bat egin duenaren poz gardenarekin gogoratu ditu Miren Barrena artistak (Donostia, 1996) Andoaingo Bastero Kulturgunean ikusgai jarri duten Paladin erakusketa kolektiboaren muntatze lanak. Leire Lacunza Miranda (Donostia, 1996) eta Ibon Landa Amutxategi (Gasteiz, 1994) dira erakusketa osatzen duten beste bi sortzaileak, eta Damaris Pan artista eta EHUko Arte Graduan eta Pintura Masterrean irakaslea aritu da bitartekari lanetan. (more…)

3+1 20”

paola

amets arzallus

Paola

Itsasoak harria miazkatzen du eta hiztunek hitzak. Eta azkenean, hitzek eta harriek amore ematen dute, eta zatika-zatika apurtzen joaten dira. Apurtzen eta laburtzen. Eta nortasun partikular bat hartzen dute. Eta toki horretan beste inon ez bezalakoak bihurtzen dira.

Zumaiako “farolak”, eraiki zutenetik hona, makina bat olatu ezagutu du. Eta olatuen joan galdu ditu harriak eta R bat. Eta euskal hitz askori bezala, hasierako F hori P bihurtuko zitzaion noizbait. Eta ordutik perkusio kolpe batekin hasten da, Paola. Talaimendiko muino horretan, haizearen kilima ufada baino gehiago baita joa. Hitzen musikak beti zerbait esaten du.

Orduz geroztik, Kantauri aldean “paola” entzuten duenak badaki nongo itsas-argiaz ari zaizkion hizketan. Ez du argi-seinaleen zain egon beharrik.

(more…)

Ez bultza egin!

Isildu!

Marixe Ruiz de Austri Arexolaleiba

“Nire mintzaeraren mugak nire munduaren mugak dira” Wittgenstein, L. (1961). Tractatus Logico-Philosophicus

Isilik iratzarri da gorputza, ez du zaratarik minimoena ere atera. Oin bat pausatu du harlauza hotzez osaturiko lurrean, oraindik iraganeko ahotsen oihartzuna darien arrakala batzuk zanpatuz eta bere isiltasuna inposatuz. Eszena berezi bat sortu du, zeinetan isiltasunak ere baduen bere garrantzia, baita oinen posizioak eta begiradaren noranzkoak. Paretaren azpialdeko zulo nimiñotik begira den intsektuak ere nabaritu du semiotikaren garrantzia hitzik ezean.

Gorputzak esnatu berritan ez du katamalorik oraindik, ez eta zaratarik ere, ez eta soinurik, ez melodiarik, isiltasunaren xuxurla baino ez. Barne guda batean murgilduta balego lez, bere buruari jarritako erronka betetzeari ekin dio gelako izkina batean duen arbelean, idazteari ekin dio. Ez da erronka erraza, alfabetoaren ortzi-mugak urratu nahi ditu izkiriatuz baina soinurik sortu gabe, zalantza baitu hizkiek sortutako musika ez ote den gordinegia izengo belarri zolienentzat.

Hasi du auto-inposatutako lana, gorputza osatzen duten elementuak zerrendatuz:
(more…)