Dietrich Meyer
Dietrich Meyer (Philadelphia, AEB, 1987) Berlinen oinarritutako artista da. Eskultura eta serigrafia bezalako baliabideekin lan egin ohi du, eta hainbat esku-hartze egin ditu ingurune naturalean, ezaugarri erritualarekin. Oraingo honetan, berak joan den udaberrian lortutako hamar irudi aurkezten ditu, oihalean transferituak, eta ibilbidean zehar aurki ditzazkegun egitura metaliko batzuetan jarriak.
“Tarteka ekimenean mihisean serigrafiatutako argazki sorta bat aurkeztu dut, gerora Bolintxutik bildutako landare-materia eta materia biologikoa erabiliz tindatu direnak. Argazkiak handituta eta altxatuta daude, mendi-ibilbideen kartelen antzera. Mendiko kartelek ibilaldi batean bilatzeko hainbat elementuri buruzko informazioa adierazten duten bitartean (eremuko landare arrunten espezieen izenak edo animalia-bizitza, adibidez), kartel hauek baso horretan une bereziak gal daitezkela adierazten dute. Dela desegiteko zorian dagoen iratze sorta bat, dela zuhaitzetatik sartzen diren eguzki izpiak argi-patroi kliskatzaile bat proiektatuz, dela errekan zehar loreak polinizatzen dituzten erleak ustekabean elkartzea. Baliteke une horiek autoen soinuek itotzea. Obrak une horiek goratzea espero du, eta jendea geldialdi bat egitera eta eskualde bioanitz honen edertasunaz hausnartzera bideratzea”.