‘el pop del terror’ tailerra

Storm and Drunkek El pop del terror (Izuaren popa) izeneko sormen kolektiboko tailer bat egin nahi du. Azken 10 urteetako beldurrezko film bat eta bideoklip bat aztertu eta gero, bideo-pieza batean, azterketa horretatik era ludikoan eta esperimentalean atera dituen ondorioak adierazi nahi ditu taldeak.

Egitasmoa:
Urtarrilaren 20a, asteazkena 
10:00-20:00. Filma eta bideoklipa aztertzea, eta ideia-jasa egitea, haiek testuingurutik ateratzeko eta sormen kolektiboko bideo batean berregiteko. Filmaziorako beharrak planifikatzea.
Urtarrilaren 21a, osteguna
10:00-17:00. Bideoa filmatzea, editatzea eta arratsalde horretan bertan erakustea.

Izen-ematea: 20€

Beharrezko materiala: sormena eta pendrive bat
Pertsona-kopuru mugatua
Lekua: Puerta ( Zabalbide 17, Bilbo)
Harremanetarako: pantallafantasma@gmail.com

+info