elena aitzkoa performance, paraiso terrenal, viene y va

Elena Aitzkoa_BaporAtelier_Eremuak

Elena Aitzkoa

Elena Aitzkoa Apodaka, 1984. Eskultura, marrazketa, poesia eta performancea lantzen ditu. Bere sorkuntzak ekosistema heterogeneo dira, eta ekosistema hori elementu fiiko eta emozioanlez eta bizi-esperientziaz elikatzen da. Egindako azken proiektuen artea, honako hauek nabarmentzen dira: Zarza Corazón erakusketa (2019), Valladolideko Museo Patio Herreriano museoan; Paraiso Terrenal poema eta txistuen biniloa (2019), Nuestro amor nació ne la Edad Media filma (2018); Headscarfs close to the Ground performance-zkloa, OsloPilot-en esparruan (2016).

Performance, Martxoaren 20an 11etan (Dohainik)

Aurretik izena eman beharra Horkasitas jauregian ostegunetik igandeetara edo baporeaerier@gmail.com

Paraiso Terrenal, viene y va

Paraíso Terrenal, viene y va. Etengabe bilakatzen ari den perfornmance-lan bat da, zeinetan eskultura paisaia-altzo gisa eskaintzen den, gorputz poetikoak bere bidea egin dezan. Oihal eta eskaiolazko 13 barrunbe ditu, baita Paraíso Terrenal biniloaren erreprodukzio anplifikatua ere. Horiek anplifikazioik gabieko zuzeneko txistuekin, kantuekin eta poemekin txnadakatu edo gainjartzen ditu. Eskulturek eta gorputzek erabakitzen dute mugimendua eta tempoa.

Performancea hainbat eremutan aurkeztu du: Granadako Lorategi Botanikoan, FACBA jaialdian; Madrileko Centro Centroan, Frecuencia Singular Plural Zikoan; Iruñean, 948 Merkatuan.

…Paraíso Terrenal, arriskua eta edertasuna, eta, bitxikeria guztien artean, zure presentzia da ederrena Baina, atea igaro eta gaizki hesitutako lorategi honetan sartzean , alde bateranz etzaten diren igeltxoek agurtzen zaituzte, kro-kro, kro-kro… Hocico-rizo. Ibaia lehortu egin da, aintzira musu bat bezain eder dago, bainatu egiten naiz eta ur izoztuak nire hezurrekin hitz egiten du…Txoriak arrapaladan barreiatzen dira paradisuti, hegoak harrotzu, uso nabarrekin batera. Zorabioa!